Skip to main content
Irudian, Ignacio Cabeza eta Edurne Eginoa, Kontuen Ganberako patioan
02 Feb

Edurne Eginoa, Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendaria, Ignacio Cabezarekin elkartu da.

Edurne Eginoa Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendaria Kontuen Ganberara joan da gaur goizean, eta Ignacio Cabeza lehendakariarekin bildu da. Cabeza eta Eginoaren arteko lehen bilera izan da, Eginoa 2022ko ekainean bulegoko zuzendari izendatu zutenetik.

Ignacio Cabezak hurrengo urteetarako Kontuen Ganberaren plan estrategikoa eta 2023ko fiskalizazio plana azaldu dizkio Eginoari. Eginoak, berriz, bulegoa abian jartzeko eman dituen pausoak azaldu ditu. Bi erakundeen arteko lankidetza-bideak aztertzeko ere balio izan du bilerak.

Irudian, Ignacio Cabeza eta Edurne Eginoa, Kontuen Ganberako patioan