Lege oharra
“oana.es” Interneteko domeinua Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoarena da, zeinaren egoitza hauxe baita: Iruñeko Baiona etorbideko 36, 1. A; telefonoa: 848423275; IFZ: Q7146171I.
Domeinu horretan dago Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren webgunea. Webgune honen helburua da Interneten erabiltzaileei hainbat eduki eskaintzea, Bulegoa ezagutarazi eta bertako zerbitzuak erabiltzen laguntzeko, bai eta Bulegoarekin harremanetan jartzeko moduak ere.
Webgune honetako testu guztiak prestatu dira Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren xedea eta helburuak azaltzeko. Eduki guztiak copyright legeen babespean daude, eta haien jabetza intelektual eta industriala Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoarenak dira.
Webgune honetako eskubide guztiak erreserbatuta daude, eta ez dago baimenduta webgunea edo haren edukiak aldatzea. Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta diseinuak kopiatzea, erreplikatzea, banatzea, merkaturatzea edo beste edozein jarduera egitea, erabiltzaile askori informazio hori eskuratzeko aukera ematen dion edozein euskarritan, Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendariaren aldez aurreko idatzizko baimenik gabe.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak edo jabearen eskubideei kalte egiten dien beste edozein ekintzak legezko erantzukizunak sortuko ditu.