Skip to main content

Irisgarritasuna

Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoak lan egiten du herritarren parte-hartzea hobetzeko eta politikak, prozedurak eta zerbitzuak herritarren benetako beharretara egokitzeko, eta komunikazio-bide praktiko bat da, guztientzat irisgarria.

Hori dela eta, sinpletasun-irizpideen arabera diseinatu eta programatu da webgune hau, informazioa eta zerbitzuak erraz eta mugarik gabe eskura dezan edonork, desgaitasunak dituzten pertsonek barne.

Horrelako diseinu batek, gainera, erabilgarritasuna handituko du eta, beraz, onura erabiltzaile guztientzat izanen da.

Irizpide horiek betetzen dituzten eduki berriak gehitzearekin batera, dagoeneko argitaratuta dauden edukiak berrikusi eta hobetuko dira; beraz, baliteke edukiek erabilgarritasun- eta irisgarritasun-maila desberdinak izatea.

Bateragarritasuna estandarrekin

Webgune hau WAI (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) ekimenaren jarraibideekin bat diseinatu eta programatu da. Ekimen horrek guztientzako irisgarriak diren web edukiak sortzeko nazioarteko estandarrak ezartzen ditu.

  • XHTML 1.0
  • CSS
  • WAI-AA

Erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea

Hainbat neurri hartu dira webgunea irisgarriagoa izan dadin; besteak beste, honako hauek:

  • Nabigazio-sistema sinplifikatzea.
  • Nabigazioa eta egitura bisuala koherente bihurtzea eta trinkotzea web osoan.
  • Kokalekua 'ogi-mamien' bidez markatzea.
  • Irudiak testu baten bidez deskribatzea.
  • Aukera nagusietara teklatuaren bidez sartzea.

Diseinu elastikoa

Webgunearen maketazioa aldatu da, erabiltzaileak testua ez ezik, web osoa nahi den tamainara egokitu ahal izateko. Ikusten duzunaren tamaina handitu edo txikitu nahi baduzu, egin honela:

  • Teklatuaren bidez: Internet Explorer: ctrl tekla sakatuz eta saguaren gurpila erabiliz.
  • Netscape, Mozilla:
    • ctrl tekla + '+' tekla, handitzeko
    • ctrl tekla + '-' tekla, txikitzeko
  • Nabigatzailearen menuaren bidez: 'ikusi' > 'testuaren tamaina'.
  • Orri-oinean, botoi hauek sakatuz: 'Letra-tamaina txikitu' eta 'Letra-tamaina handitu'.

Estekak

Xedea osorik deskribatzen ez duten esteka gehienek title atributuak dituzte, azalpen batekin.

Ahal denean, testuingurutik kanpo zentzua izateko moduan idazten dira estekak. Nabigatzaile batzuek (hala nola JAWS, Home Page Reader, Lynx eta Opera) uneko orrialdeko esteken zerrenda atera dezakete eta erabiltzaileari zerrenda horretatik nabigatzeko aukera eman. Hori kontuan hartuta, estekak ez daude bikoiztuta, oro har, eta bikoiztuta daudenean, eduki berera sartzen direlako da.

Ez dago javascript sasi-estekak: esteka guztiak edozein nabigatzailetan jarrai daitezke, baita javascript desgaituta badago ere.

Oharra

Atari honetan informazioa atzitzeko edo bistaratzeko zailtasunen bat baduzu, edo alderdiren batean irisgarritasuna hobe daitekeela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta jakinarazi gure iradokizun-postontziaren bidez.

Irisgarritasun adierazpena

Ondoren aipatzen den edukia ez da irisgarria, arrazoi hauengatik:

Webguneak irisgarritasun-modulu bat du, OANAren kontrolpean ez dagoena. Modulu honen helburua erabiltzailearen irisgarritasuna hobetzea da, nahiz eta agian irisgarritasun baldintza guztiak ez bete.