Skip to main content

Pribatutasun politika

Sarrera

Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoa sortu da Nafarroako Administrazio Publikoen eta partez administrazioarenak diren sozietate eta erakundeen ustelkeria eta iruzurrezko jardunbideak detektatu, prebenitu, ikertu eta ezabatzeko, jardunbide egokien, balio zibikoen eta gobernu onaren kultura herritarren artean bultzatzeko, eta politika publikoak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzean ustelkeria baztertzeko.

Helburu horiek guztiek pertsona fisikoen datuen tratamendua eskatzen dute, eta haien pribatutasuna babestu behar da.

Bulegoaren pribatutasun-politika honen bidez, Bulegoak datu pertsonalak jasotzeko eta tratatzeko baldintzak ezagutarazi nahi dira, datuak jasotzeko bidea edo mekanismoa edozein delarik ere: web-orri instituzionalak, egoitza elektronikoa, sare sozialak, aplikazio eta tresna informatikoak, mezularitza-sistemak eta informazio pertsonala jasotzeko beste edozein.

Baldintzak eta aplikazio eremua

Politika hau “oana.es” domeinuko edozein web-orriri edo zerbitzuri aplika dakioke, kontuan hartuta orri jakin batzuek baldintza espezifikoak edo osagarriak izan ditzaketela.

Posta elektronikoaren edo bat-bateko mezularitzaren bidezko komunikazioetan, datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuetan (cookieak, eskuarki), eta sare sozialetan Bulegoak dituen profilen jarraipena egiteko jarduketetan ere aplika daiteke.

Adierazitako domeinuko web-orrietara edo zerbitzuetara sartzeak, sare sozialetan Bulegoak dituen profiletara sartzeak, edo postako edo bat-bateko mezularitzako mezuak bidaltzeak edo jasotzeak, berekin dakarte erabiltzaileek pribatutasun-politika hau onartzea. Politika aldatu edo eguneratu egin daiteke, Bulegoak egokitzat jotzen badu.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Jarraian, Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren datuak babesteko politikaren nondik norakoak dituzue, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz.

Tratamenduaren arduraduna

Webgune honen bidez ematen diren datu pertsonalak tratatzeko ardura Bulegoaren Zuzendaritzari dagokio (Iruñeko Baiona etorbideko 36, 1. A).

Interesdunei zuzenean eskatzen zaizkien datu pertsonalak isilpean gordeko dira, eta Bulegoaren titulartasuneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Helburua

Bulegoaren tratamendu-jarduera bakoitzari dagokio datu-tratamenduaren helburu zehatz bat.

Legitimazioa

Zure datuak tratatzen dira Bulegoak legezko betebeharrak bete ditzan, edo Bulegoari emandako botere publikoak erabili behar direnean, bai eta tratamenduaren helburuak zure adostasuna eskatzen duenean ere. Baiezko argi baten bidez eman behar da adostasun hori.

Datuen kontserbazioa

Datu pertsonalak Bulegoari esleitutako eginkizunak betetzeko eta haren arabera sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira, Bulegoaren dokumentuak kudeatzeko politikan ezarritakoa kontuan hartuta.

Datuen komunikazioa

Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko; hala ere, legezko betebehar bat dagoenean, batzuei komunikatuko zaizkie, hala nola organo judizialei edo Fiskaltzari.

Interesdunen eskubideak

Edozein pertsonak du eskubidea Bulegoak haren datuekin egiten dituen tratamenduak ezagutzeko. Bidezkoa denean, eskubide hauek erabil daitezke: datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko, datuak transferitzeko, datuen tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eskubideak, baita datu-tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakiak ez hartzeko eskubidea ere; Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegora (Iruñeko Baiona etorbideko 36, 1. A) jo behar da eskubide horiek erabiltzeko.

Datuak babesteko eskubidea urratu dela uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu kontrol-agintaritzaren aurrean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia).

Datuen segurtasuna

Bulegoak beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko ditu, politika honen aplikazio eremuan adierazitako baliabideak erabiltzen dituzten datu pertsonalen tratamenduetan segurtasuna bermatzeko, datuok hondatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratu ez daitezen, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoarekin bat.

Posta elektronikoko mezuak edo bat-bateko mezularitza

Bulegoaren posta elektronikoko kontu batetik eta “oana.es” domeinuari lotuta bidalitako mezuen helburua da entitatearen berezko funtzioak betetzea. Testuaren jasotzaileari zuzendutako informazio konfidentziala izan dezakete, eta erantsitako fitxategiak Bulegoaren jabetzakoak dira beti.

Horiek Bulegoaren baimenik gabe erabiltzea, zabaltzea, aldatzea edo kopiatzea debekatuta dago indarreko legerian, eta agintari eskudunei jakinaraziko zaizkie. Era berean, eta horien izaera instituzionala dela eta, hirugarrenek kontu instituzionaletara bidalitako mezuen edukia hartzailea ez den Bulegoko langile batek eskura dezake, beren bere funtzio publikoa betetzeko beharrezkoa denean. Informazio pribatua ez da kontu horietara bidaliko.

Sare sozialak

Bulegoak, bere helburuak betetzeko, profil instituzionalak ditu sare sozial nagusietan. Beren borondatez profil horiei jarraitzea erabakitzen duen edonork berariaz onartzen du bere datu pertsonalak tratatuko direla, sare sozial bakoitzaren pribatutasun-politikaren arabera, eta Bulegoaren albiste eta informazioak bere profilean argitaratuko direla.

Erabiltzaileak sare sozialaren politikaren eta berak ezarri duen pribatutasun-konfigurazioaren arabera baimendu dituen informazio eta datuetarako sarbidea izango du Bulegoak.

Cookieak erabiltzea

Cookieak, edo datuak biltegiratu eta berreskuratzeko gailuak, informazio teknikoa duten fitxategiak dira, eta erabiltzailearen ordenagailura deskargatzen dira Bulegoaren web-orri batzuetara sartzean.

Haien helburua da nabigazioa erraztea, sartzen den pertsonaren identitateari edo haren hizkuntza-lehentasunei buruzko informazioa aldi baterako gordez, baita erabilera-estatistikak egitea ere.

Bulegoak ez du inoiz cookierik erabiliko erabiltzaile jakin baten nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde edo berreskuratzeko, ekipo jakin batetik bisitatutako webguneei buruzko informazioa gorde edo berreskuratzeko, edo erabiltzaileak identifikatzeko, nabigazioa errazteko behar-beharrezkoa denaz harago.

Cookieak biltegiratzeko eta berreskuratzeko mekanismoak erabili ahal izateko, Bulegoaren web-orriek horren berri emango dute, erabiltzailea politika honetara bidaliko dute, eta haren adostasuna eskatuko dute, aplikatu beharreko araudian aurreikusitako moduan.

Bulegoak hirugarrenen cookieak erabil ditzake, erabiltzaileek web bidez eskaintzen diren zerbitzuak nola erabiltzen dituzten aztertzeko. Informazio hori ez zaie lotuko erabiltzaile jakin batzuei, eta ez da erabiliko nabigazio-eredu indibidualak zehazteko.