NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN ALDEKO ETA USTELKERIAREN AURKAKO BULEGOA
Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoak bere eskumenak betetzean, objektibotasunez eta profesionaltasunez jarduten du, antolamendu juridikoari men eginez eta administrazio publikoengandiko erabateko independentzia organiko eta funtzionalarekin.
Bulegoak gardentasunaren, parte-hartzearen eta kontu-ematearen printzipioekin bat jarduten du herritarrekiko harremanetan.
Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa Nafarroako Administrazio Publikoen eta haien partaidetza duten sozietate eta erakundeen ustelkeria eta iruzurrezko jardunbideak detektatu, prebenitu, ikertu eta ezabatzeko sortu da, Bulegoa sortzen duen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legean arautzen den moduan.
Herritarren artean praktika egokien, gizalegezko balioen eta gobernu onaren kultura bultzatzeko eta ahalbidetzeko sortu da, eta politika publiko eta administrazio-jardueren diseinuan, gauzatzean eta ebaluaketan ustelkeria baztertzeko.
Nafarroako foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde, ente, entitate, fundazio, partzuergo eta enpresa publikoak , gehiengoa edo benetako jabaria dutenak , zuzenbide publiko edo pribatuak araututa. Partaidetza %50etik beherakoa bada, Bulegoaren jarduketa eremua Nafarroako sektore publikoaren konturako zerbitzu publikoen kudeaketa, lan publikoak, laguntza edo hornidura jardueren kontrolera hedatuko da.
Nafarroako toki entitateak eta haren erakunde, ente, entitate, fundazio, partzuergo eta enpresa publikoak, gehiengoa edo benetako jabaria dutenak, zuzenbide publiko edo pribatuak araututa. Partaidetza %50etik beherakoa bada, Bulegoaren jarduketa eremua Nafarroako sektore publikoaren konturako zerbitzu publikoen kudeaketa, lan publikoak, laguntza edo hornidura jardueren kontrolera hedatuko da soilik.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta haren menpeko ente, entitate, fundazio eta erakundeak.
Alderdi politikoak , sindikatu-eta enpresa-erakundeak eta lotutako fundazio eta elkarteak, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 4.1e) artikuluak aipatzen duen moduan.