Skip to main content

Gardentasuna

5/2018 Foru Legearen arabera, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuaratzeari eta gobernu onari buruzkoa, gardentasuna balio bat da, hartarako betebeharra duten subjektuen jarduera osoari eta antolaketari eragin behar diena; herritarrak dira informazio publikoaren jabe eskubidedunak, eta, beraz, aipatutako subjektuak beharturik daude beren informazio publikoa herritarren eskura jartzera, modu proaktiboan edo herritarrek eskaera egin ondoren, bai eta ezagutzera ematera ere hartutako erabakiak eta haien prozesua, eta haien eginkizunak betetzean betetako ekintzak eta haien ebaluazioa. Halaber, gardentasuna oinarria eta erreferentzia esparrua da, beharrezkoa Nafarroako Administrazio Publikoek gobernu irekiko neurriak susta ditzaten, horrela herritarrek benetako parte-hartzea izan dezaten interes orokorreko gaien kudeaketan. Azken finean, gardentasuna ezinbesteko baliotzat hartzen du kontuak emateko, horrek ahalbidetuko baitie herritarrei, ezagutzatik, arlo publikoaren kudeaketaren gaineko kontrola egitea, eta erabaki publikoen diseinuan, prestaketan, onespenean, gauzatzean eta ebaluazioan parte-hartzea, erantzukizuna konpartituz; horrez gain, ustelkeriari aurre egiteko tresna eraginkortzat ere hartzen du.

Betebeharra duten subjektuek beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dituzte herritarrei informazio publikoaren ezagutza errazteko, haien eskura modu argi eta egituratuan eta formatu berrerabilgarrian jarriz. Bulegoak egoitza elektronikoan jarriko du informazio hori.