Prebentzioa
7/2018 Foru Legeak, maiatzaren 17koak, Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoa sortzeari buruzkoak, Nafarroako Gobernuko kideek eta beste goi-kargudun batzuek, oro har, bete behar dituzten etika-eta jokabide-arau berriak ezartzen dituen Etika eta Jokabide Kode berri bat egiteko agintzen dio Bulegoari, prebentzio eginkizunaren barruan.
Integritate publikoa honela definitzen da: lerrokatze koherentea eta balio,printzipio eta arau etiko partekatuekiko atxikimendua, interes publikoari lehentasuna emateko sektore publikoko interes pribatuen gainetik.
Etika-kodeek portaera eta erabakiak hartzeko printzipioak identifikatzen dituzte.
Jokabide-kodeek aurreikusitako arauak eta debekatutako egoerak argitzen dituzte.
Etika eta Jokabide Kode berriak zerbitzu publikoaren balioak eta aurreikusitako arauak eta jokabide-printzipioak nola aplikatu behar diren orientazioa konbinatu beharko ditu, oinarrizko balio orokorrak formulatuz eta erabakiak hartzen laguntzeko esparrua eskainiz.
Nafarroako Parlamentuak onetsiko du Etika eta Jokabide Kode berria, foru lege mailakoa, eta bulegoak sustatu, bultzatu eta bermatuko du haren aplikazioa.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, era berean, bulegoari esleitzen dio Jarduera eta Interesen Erregistroa kudeatzea, jardueren eta interesen aitorpenetan emandako informazioa egiaztatzea, gatazka-kasuak ebaztea eta kargu publikoen ondare gehitzearen aldaketen justifikazioa egiaztatzea.
Bulegoak bere gain hartuko ditu eginkizun horiek, behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak dituenean.
Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 foru Legeak arautzen du jarduera eta interesen erregistroa.
Jarduera eta Interesen Erregistroko datu publikoak Nafarroako Gobernuaren Atari Irekian argitaratzen dira.
Bulegoak eginkizun garrantzitsua du: iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako prestakuntza-eta sentsibilizazio-ekintazk diseinatu eta programatzea, eta laguntza ematea hala eskatzen duten organo eta erakundeetako langileen prestakuntzari.
Prestakuntza-eta sentsibilizazio-ekintzak, Administrazioari ez ezik, herritar guztiei zuzendu behar zaizkie, kudeaketa publikoan etikak eta integritateak duten garrantzia barneratzen eta ustelkeria kontzeptua osatzen duten jokabide eta jarduketekiko zero tolerantzia barneratzeko, hau da, norberarentzat edo beste batzuentzat etekin pribatuak lortzeko edozein botere-abusu.